2010-12-29

SANTUTXUKO 1.LIP DUBa

Agur bero bat Santutxuar orori!!!

Ikusten duzuenez urte berriari begira ekintza berriak sortzeko asmoa dago auzoan, eta hemen luzaten dizuegu 2011eko Santutxuko 1.Lib Dub-ean parte hartzeko aukera zoragarria!!!

Azken hileetan zehar, auzoak era kolektibo batean dituen beharrei begira egon gara, eta ikusi dugu, auzoak baduela gaitasuna herri sare nabarmen bat sortu eta eta honelako ekintzak burutzeko. Horregatik, luzatzen dizuegu Lib Dub honetan parte hartzeko gonbitea, guztiok egiten dugulako auzoa: musika zabalduz, kirolak eginez, kaleak alaituz, euskara ikasiz eta irakatsiz, guztion zakarrak jasoz, lan sozialak jorratuz... herri mugienduak sortuz azken finean.

Auzoak auzorentzat eginiko ekintza da, denon parte hartzea bilatzen duena, ekintza zabala eta anitza, euskara oinarri izanik, auzoak duen bizitza, Mahatserriaren bihotz taupadak, Euskal Herrira zabaltzea helburu duena.  

No comments:

Post a Comment

Note: Only a member of this blog may post a comment.