2011-01-07

Honezkero jakingo duzue zer den LIP DUB bat, ezta?

Ez duzu Interneten edota telebistan ikusi jende piloa kamera aurrean kantari eta dantzari?

LIP DUB bat auzo edo herri batean bideokamera batera eta bestera mugituz auzotarrek eta herritarrek ondo pasatzeko, beren nortasuna erakusteko edota zerbait adierazi zein aldarrikatzeko egiten duten bideoa. Grabaketa eten gabe, kamera uneoro mugimenduan dela eta entzuten den abestia kamera aurretik pasatzen diren pertsonek kantatzen dutela.

Guk ere LIP DUB bat egin nahi dugu. Burutazio horixe izan dugu Santutxu-Txurdinagako Euskararen Asteko antolatzaileek eta gure auzoetako talde, elkarte eta kolektibo guztiak gonbidatu nahi zaituztegu parte hartzera. Santutxuko herritarren LIP DUBa egitera, alegia. Horrela erakutsiko dugu zein auzo zabal, anitz, langile eta jatorra garen.

Apirilaren 9an grabatu nahi dugun LIP DUBerako beharrezko diren osagaiak prestatzen ari gara. Zure ideia eta proposamenen zain gaude, beraz, esaiguzu gurekin batera LIP DUBerako prest zauden.


No comments:

Post a Comment

Note: Only a member of this blog may post a comment.