2011-03-23

Santutxuko Lipdub

Santutxu, Bolueta eta Txurdinaga
Arbolantxa, Artagan eta Otxarkoaga.
Zabalbidetik gora ez dago nekerik;
Egirletatik muxu Solokoetxeri!

Haurrak kale artean korrika, bultzaka;
atso zahar bi leihoan gazteei gedarka;
lagunak tabernan oratuta barrari:
“atera txikito bi edo
hiruzpamabi”

Jon bertso eskolan, Ane Hockey taldean,
etxean, kalean, inpernuko atean...
Lorek be entzun du bere atzamarrekin,
atzamarren oihua: “etorri nirekin!”.

Bidean gora, pausorik pauso
hamaika bihotz, hamaika auzo
bertso ta dantza, kantu eta jolas
mahats-herrian euskaraz

Aldapan gora, aldapan behera
erdu matsorrien artera
aldapan behera aldapan gora
erdu sagutxuen zulora

Berbalagun taldera joaten da Mamadu,
Etxahun Iruri zaharra han ezagutu du,
guri bost koloreak edo jatorriak,
euskeraren herrira ongi etorriak!

Josuhek ikasi gura du erromintxela
berbetan egiteko amumak bezela.
Kaleko ikastola edo herriko eskuela
sagarra manzana ta txakurra xukela

Miren Deustuarra da, Sevillakoa Huan,
Txinatik etorri da hiru urtetxugaz Guam,
ametsik eijerrena
euskara Santutxun ta Santutxu munduan.
darabilt buruan:

No comments:

Post a Comment

Note: Only a member of this blog may post a comment.